Goikoetxea Euskal Herriratu egin dute eta Castro gerturatu

Ataria 2021eko urriaren 13a

Ibilian ibilian dinamikako argazki bat, uztailean ateratakoa.

Denera zazpi preso lekualdatu dituzte azken egunetan; Andoni Goikoetxea Martutenera ekarri dute eta Manex Castro El Duesora gerturatu dute.

Etxeratek jakinarazi duenez, Espainiako Espetxe Erakundeek zazpi preso lekualdatu dituzte azken egunetan. Andoni Goikoetxea Gabirondo gazteluarra El Duesotik (Espainia, 170 kilometro) Martuteneko espetxera lekualdatu dute eta Manex Castro billabonatarra, berriz, Darocakotik El Duesora.

Unai Bilbao Solaetxe, Ibai Beobide Arza, Igor Portu Juanena eta Joanes Larretxea Mendiola dira Euskal Herriratu dituzten gainerako presoak. Eta Mikel Azurmendi Peñagarikano Zuerako espetxetik El Duesora hurbildu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!