Koronabirusa

13 positibo izan dira ostiraletik igandera

Ataria 2021ko urr. 11a, 13:20

Tolosan sei, Zizurkilen lau eta Amasa-Villabonan, Bidania-Goiatzen eta Hernialden positibo bana atzeman dute.

Osasun Sailaren datuen arabera 1.846 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 92 positiboak izan ziren (%1,7). Tolosaldean positibo bat atzeman zuten, Tolosan.

Herenegun, larunbatean, 2.875 test diagnostiko egin zituzten, eta horietatik 69 positiboak izan ziren (%2,4). Tolosaldean zazpi positibo izan ziren, hiru Tolosan eta Amasa-Villabonan, Bidania-Goiatzen, Hernialden eta Zizurkilen bana. Ostiralean, 3.870 test diagnostiko egin zituzten, eta horietatik 158 positiboak izan ziren (%4,1). Tolosaldean bost izan ziren positiboak: Zizurkilen hiru eta Tolosan bi.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona (67) eta Tolosa (164) kolore horian daude. Osasun eremuei begiratuta, Alegiakoa (74), Ibarrakoa (114), Tolosakoa (148) eta Villabonakoa (131) kolore horian daude. Tolosaldeko ESIa (107) ere kolore horian dago.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 10 pertsona ospitaleratu zituzten atzo,  COVIDa duten 29 pertsona ZIUn daude, eta 57 pertsona daude ospitaleetan. Bestalde, Osasun Sailak adierazi duenez, azken astean sei pertsona hil dira COVID-aren eraginez.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!