BABESTUTAKO EDUKIA

Kaiku, Tolosaldeko baserritar familien esnea

Kaiku 2021ko urr. 11a, 08:58
Kaikuko abeltzain-familia horietako bat Idoia Zeberioren familia da; Elduainen dute ganadutegia. ATARIA

Kaiku proiektua abeltzain familiek osatzen dute eta duela 60 urte baino lehenagotik konpromiso sendoa du sektorearekin. Proiektu horretan denak berdin tratatuak dira, handiak zein txikiak izan. Horri esker, abeltzain txikiek beren jarduera garatzen jarrai dezakete, bai baitakite beren ekoizpena osoa jaso egingo dela baserriaren kokapen geografikoa eta ekoizten duten litro-kopurua kontuan izan gabe.

Tolosaldean bakarrik, 68 familia baino gehiago dira abeltzaintzan aritzen direnak. Maiz ahaztua izan den baina gure gizartearentzat eta hurbileneko inguruarentzat funtsezkoa den sektore honek landa-inguruneko lanpostuen sorrera eta ekonomia zirkularra sustatzen ditu. Gainera, gazteek hirietara lan bila joateko joera ere murrizten du, herriak bizirik mantenduz.

Kaikuko abeltzain-familia horietako bat Idoia Zeberioren familia da. Idoiak, senarrarekin batera, Elduainen duten familia-ganadutegian egiten du lan.

Urteek aurrera egin ahala, Idoiak eta Ignaciok berrikuntzak egin dituzte beren baserrian, eta, horri esker, jarduera profesionalizatu eta animalien ongizatea hobetu ahal izan dute. Besteak beste, tenperatura eta hezetasuna kontrolatzeko klimatizazio-sistema bat jarri dute. Sistema horrek ukuiluko giroa erregulatzen du eta behientzat optimoa izango dela ziurtatzen du; izan ere, behiek estresa jasaten dute 24 gradutik gora. Elduain inguruko zelaiak zaintzen eta ereiten dituzte, beren bazka ekoizteko eta behiak modu erabat naturalean elikatzeko. Hala, paisaian sasitzarik ez izatea lortzen dute: «Azken urteetan, zenbait ganadutegi itxi egin direnez, antzeman dugu gure ingurua zikindu eta narriatu egin dela. Guk hura mantentzeko egiten dugu lan, baina garrantzitsua da baserri gehiago egotea denon artean garbi manten dezagun eta ez dadin sute-arriskurik izan», dio Idoiak.

Idoiak eta Ignaciok bezala, Tolosaldeko beste abeltzain familia batzuek ere teknologiaren aldeko apustua egin dute, jasangarritasunaren, energia berriztagarrien eta animalien ongizatearen alde eginez. Aurrerapen hauetako batzuk eguzki-energiarekin funtzionatzeko plaka fotovoltaikoak, behiak eskariaren arabera jeztea ahalbidetzen duen jezte-sistema robotizatua edo mindak bereizteko makinak dira.

«Erabat naturala den elikadura eta behien ongizatea funtsezko faktoreak dira kalitate oneneko eta zapore handieneko esnea lortzeko. Horrez gain, teknologiak gure lanean ingurunea gehiago errespetatzeko aukera ematen digu», ziurtatu du Jose Luisek, Tolosaldean bere anaiarekin bat lanean aritzen den Kaikuko abeltzainak.

Kaikuko familia-abeltzainen lanari eta ahaleginari esker, gertutasuneko produktua lortzen da, Tolosaldean bizi diren familiek ekoitzitakoa, uste baino askoz hurbilagokoa. Familia horiek, gainera, beren behiak modu natural eta arduratsuan zaindu eta elikatzen dituzte gure larreetako belarrez eta horrela gure ingurua zainduz. QR kode hau eskaneatuz gero, zure inguruan zenbat ganadutegi dauden ikusi eta Kaiku Km0 ekoizpen arduratsuko brik-esne bakoitzaren atzean dauden familiak ezagutu ahalko dituzu.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!