Koronabirusa

Positibo bakarra Tolosaldean

Ataria 2021eko urriaren 7a

Berastegin atzeman dute Tolosaldeko positibo bakarra.

Osasun Sailak emandako datuen arabera 5.683 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 88 (%1,5) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 30 atzeman zituzten, tartean, bat Tolosaldean, Berastegin, hain justu.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona (101) eta Tolosa (170) kolore horiz daude. Osasun eremuei begiratuta, Alegiakoa (119), Ibarrakoa (114), Tolosakoa (158) eta Villabonakoa (100) kolore horian daude, baita Tolosaldeko ESIa (118) ere.

Ospitaleen egoerari dagokionez, 10 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera 40 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 31 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!