Koronabirusa

Bost positibo azken egunean

Ataria 2021eko urriaren 6a

Tolosan lau eta Zizurkilen positibo bat atzeman dute.

Osasun Sailak emandako datuen arabera 5.922 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 99 (%1,7) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 39 atzeman zituzten, tartean, bost Tolosaldean: Tolosan lau eta Zizurkilen bat.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona (101) eta Tolosa (170) kolore horiz daude. Osasun eremuei begiratuta, Alegiakoa (119), Ibarrakoa (102), Tolosakoa (158) eta Villabonakoa (106) kolore horian daude, baita Tolosaldeko ESIa (118) ere.

Ospitaleen egoerari dagokionez, 9 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera 47 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 32 pertsona ZIUn daude. Bestalde, Osasun Sailak azaldutakoaren arabera, irailaren 27tik urriaren 3ra bitarte 14 pertsona hil dira  COVIDaren eraginez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!