Tolosaldeko Triatloi Taldea irabazle, Eguesibarreko duatloian

Ataria 2021eko urriaren 5a

Tolosaldeko Triatloi Taldeko kideek lehen postua lortu zuten Eguesibarreko taldekako duatloian, larunbatean. Garaipena lortu zuten kirolariak Iker Ezeiza, Asier Capa, Josu Goenaga, Gorka Sorarrain eta Beñat Azaldegi izan ziren.

Talde osoak batera joan behar zuen, 5,4 kilometro korrika, 24 kilometro bizikletan eta azkenik 2,7 kilometro korrika eginez. TTTkoek 1.13.53ko denbora egin zuten proba guztia osatzeko, eta bigarren izan ziren Moreno Team taldekoek 39 segundo gehiago behar izan zituzten. La V taldea izan zen hirugarren, 4.04ra.

AITOR REGILLAGA, BIGARREN

Durangoko Duatloia jokatu zen igandean, eta bertan Aitor Regillaga tolosarrak bigarren postua lortu zuen. Bost kilometro korrika, 20 kilometro bizikletan eta 2,5 kilometro korrika egin zituzten kirolariek eta Regillagak 55.07ko denbora egin zuen. Iker Ortiz de Zarate irabazlearengandik 23 segundora geratu zen tolosarra eta lau segundoko aldea atera zion hirugarrenari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!