Koronabirusa

Zortzi positibo izan dira azken egunean

Ataria 2021eko urriaren 5a

Alegian eta Tolosan bina eta Amasa-Villabonan, Ibarran eta Iruran positibo bana atzeman dute.

Osasun Sailak emandako datuen arabera 5.327 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 92 (%1,7) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 44 atzeman zituzten, tartean, zortzi Tolosaldean: Alegian eta Tolosan bina eta Amasa-Villabonan, Ibarran eta Iruran bana.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona (101) eta Tolosa (149) kolore horiz daude. Osasun eremuei begiratuta, Alegiakoa (119), Ibarrakoa (140), Tolosakoa (144) eta Villabonakoa (100) kolore horian daude, baita Tolosaldeko ESIa (115) ere.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDa duten 34 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!