Koronabirusa

Hamaika positibo izan dira ostiraletik igandera

Ataria 2021eko urriaren 4a

Tolosan 4, Ibarran 3, Berastegin 2 eta Amasa-Villabonan eta Anoetan positibo bana atzeman dute.

Osasun Sailaren datuen arabera 3.602 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 67 positiboak izan ziren (%1,9). Tolosaldean bi positibo atzeman zituzten, biak Tolosan.

Herenegun, larunbatean, 3.685 test diagnostiko egin zituzten, eta horietatik 72 positiboak izan ziren (%2). Tolosaldean sei positibo izan ziren, bi Tolosan eta Anoetan, Berastegin, Ibarran eta Amasa-Villabonan bana. Ostiralean, 4.855 test diagnostiko egin zituzten, eta horietatik 64 positiboak izan ziren (%1,3). Tolosaldean hiru izan ziren positiboak: Ibarran bi eta Berastegin bat.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona (101) eta Tolosa (149) kolore horian daude. Osasun eremuei begiratuta, Alegiakoa (89), Ibarrakoa (140), Tolosakoa (144) eta Villabonakoa (93) kolore horian daude. Tolosaldeko ESIa (107) ere kolore horian dago.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 6 pertsona ospitaleratu zituzten atzo,  COVIDa duten 39 pertsona ZIUn daude, eta 57 pertsona daude ospitaleetan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!