Ramon Erostarbe izango da Tolosaldea traineruko entrenatzaile berria

Ataria 2021eko urriaren 1a

Irudian, eskuinean, Patxi Frances (zutik), eta Ramon Erostrabe (eserita), aurtengo Kontxako Banderan.

TAK klubak sare sozialen bidez jakinarazi duenez, datorren denboraldian Euskotren Ligan lehiatuko den eskifaiaren ardura izango du Erostarbek.

Orain gutxi bukatu den denboraldian, Erostarbe bigarren entrenatzailea izan da, eta klubetik adierazi dutenez, Euskotren Ligara igoera lortzeko rol "oso garrantzitsua" izan du. Klubarentzat "konfiantza osoko pertsona" dela gaineratu dute.

Azken hiru urteetan Patxi Frances izan da Tolosaldea traineruko entrenatzailea eta datorren denboraldian aurkari izango da, Euskotren Ligako Orio taldearen entrenatzaile izango baita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!