Koronabirusa

Hamar positibo Tolosaldean

Ataria 2021eko urriaren 1a

Tolosan sei eta Amasa-Villabonan, Asteasun, Berastegin eta Zizurkilen positibo bana atzeman dute.

Osasun Sailak emandako datuen arabera 5.428 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 105 (%1,9) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 43 atzeman zituzten, tartean, hamar Tolosaldean: Tolosan sei eta Amasa-Villabonan, Asteasun, Berastegin eta Zizurkilen bana.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona (135) eta Tolosa (139) kolore horiz daude. Osasun eremuei begiratuta, Alegiakoa (74), Ibarrakoa (102), Tolosakoa (129) eta Villabonakoa (106) kolore horian daude, baita Tolosaldeko ESIa (103) ere.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 27 pertsona ospitaleratu ziren atzo, denera 95 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 37 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!