Hiru domina Gipuzkoako 17 urtez azpiko eta junior txapelketetan

Ataria 2021eko urriaren 1a

Eki Lizaso, Jon Kepa Kortajarena eta Allison Rivera pultsulariak eta Batis Kortajarena prestatzailea.

Danok Danena taldeko Eki Lizasok, Allison Riverak eta Jon Kepa Kortajarenak lortu dituzte dominak.

Irailaren 18an jokatu ziren Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian bi txapelketak. 17 urtez azpiko txapelketan Eki Lizaso izan zen txapelduna. Lizasok bere marka hobetu zuen eta San Fernandon (Cadiz, Espainia), urriaren 23an, izango den 17 urtez azpiko Espainiako Txapelketan parte hartzeko prestatzen ari da. Allison Riverak bigarren postua lortu zuen junior txapelketan. Jon Kepa Kortajarenak lehen postua lortu zuen junior txapelketan, eta maila horretan Lizaso bigarren izan zen.
 
Datorren asteko larunbatean, urriaren 9an, Zarautzen, 17 urtez azpiko Euskadiko Txapelketa izango da eta bertan Eki Lizasok parte hartuko du. "Oporren ostean, gure gazte hauek gogotsu eta indarrez itzuli dira, eta pozik egoteko moduan gaude. Ea ba horrelaxe jarraitzen dugun", azaldu dute Danok Danena taldetik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!