Hiru positibo berri eskualdean

Ataria 2021eko irailaren 30a

Hernialden, Iruran eta Tolosan atzeman dituzte kasuak azken egunean.

Osasun Sailak emandako datuen arabera 6.614 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 95 (%1,4) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 29 atzeman zituzten, tartean, hiru Tolosaldean: Hernialden, Iruran eta Tolosan.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona (152) eta Tolosa (134) kolore horiz daude. Osasun eremuei begiratuta, Alegiakoa (74), Ibarrakoa (89), Tolosakoa (124) eta Villabonakoa (93) kolore horian daude, baita Tolosaldeko ESIa (92) ere.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 17 pertsona ospitaleratu ziren atzo, denera 86 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 37 pertsona ZIUn daude.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!