Gutuna

Pentsio publiko eta duinen alde denok mobilizatzera!

Jesus Mari Aranzegi, Ezker Iraultzailea 2021eko irailaren 30a

Ezker Iraultzailetik Tolosaldean pentsiodunen mugimenduak hurrengo egun eta asteetarako deitu dituzten mobilizazioetara joateko deia egiten dugu.

Gobernuak uztailean onartutako Pentsio Sistemaren erreforma berriaren lege aurreproiektuak merezi duen erantzuna eman behar da kaleetan. Gaur egungo pentsioen errebalorizazioa bermatzeko, demagogian bildurik, erretiro adinean atzerapen berriak ezarri nahi dizkigute, bai eta erretiroa aurreratzeagatik deskontu sistema bat ere, gaur egun lanean jarraitzen duten ehunka mila pentsioen etorkizuneko pentsioak murriztuko dituena.

Gezur lotsagabe bat esanez, Escrivá ministroak pentsioen etorkizuneko zenbatekoa mehatxatzen zuen jasangarritasun faktorea indargabetzen dela iragarri du. Ez da egia! 

Izena aldatu besterik ez dute egiten, belaunaldien arteko ekitate faktorea deituz. Baina izen horren azpian PPren pentsioen erreformaren asmo berberak ezkutatzen dira: pentsiodunen poltsikoen gain sistemaren krisiaren kostuak uztea. 
Ez dugu onartuko! Defendatu ditzagun kaleetan pentsioak eta zerbitzu publikoak! Borroka da bide bakarra!

Jesus Mari Aranzegi, Ezker Iraultzailea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!