Koronabirusa

Bi positibo izan dira azken egunean

Ataria 2021eko irailaren 29a

Alegian eta Tolosan positibo bana atzeman dute.

Osasun Sailak emandako datuen arabera 7.313 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 89 (%1,2) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 32 atzeman zituzten, tartean, bi Tolosaldean, Alegian eta Tolosan.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona (152) eta Tolosa (144) kolore horiz daude. Osasun eremuei begiratuta, Alegiakoa (74) kolore berdean dago, eta Ibarrakoa (89), Tolosakoa (134) eta Villabonakoa (81) horian daude, baita Tolosaldeko ESIa (98) ere.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 22 pertsona ospitaleratu ziren atzo, denera 87 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 39 pertsona ZIUn daude. Bestalde, irailaren 20tik 26ra bitarte, COVIDaren ondorioz 20 pertsona hil direla adierazi du Osasun Sailak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!