Koronabirusa

Lau positibo azken egunean Tolosaldean

Ataria 2021eko irailaren 28a

Tolosa atzeman dituzte eskualdeko lau positiboak.

Osasun Sailak emandako datuen arabera 6.942 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 100 (%1,4) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 36 atzeman zituzten, tartean, lau Tolosaldean, Tolosan, hain justu.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona (152) eta Tolosa (144) kolore horiz daude. Osasun eremuei begiratuta, Alegiakoa (59) kolore berdean dago, eta Ibarrakoa (114), Tolosakoa (134) eta Villabonakoa (93) horian daude, baita Tolosaldeko ESIa (103) ere.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 15 pertsona ospitaleratu ziren atzo, denera 85 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 39 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!