Tolosaldean 45 urtetik gorako adin tarteak du langabetu gehien; eta hori dela eta, adin tarte horretako pertsonen lan aktibazioa estrategikoa da Tolosaldea Garatzenentzat nahiz eskualdeko udalentzat.
Lortzen programaren bitartez multzo horretako pertsonen lan-aukerak sustatu nahi dira, eta horretarako, bi esparrutan egiten da lan: formazioan eta orientazioan.
1. Orientazioa
Lehenik eta behin, taldekako nahiz banakako orientazio saioak egiten dira, laneratzeko beharrezkoak diren gaitasun profesional, pertsonal eta emozionalak garatzeko: sormena, ardura, enpatia, talde-lana, gatazken kudeaketa, konfiantza, auto-motibazioa, iniziatiba... Laneko banakako segimendua ere egingo da.
2. Formazioa
Ondoren, CEBANC-ek 100 orduko doako formazio teknikoa eskainiko du. Ostalaritzan zerbitzari lanak egiteko ikastaroa izango da. Ikastaroan, irakatsiko dira, besteak beste, kafe, ardo eta bestelako edariak prestatzen, mahaian eta barran zerbitzua ematen, bezeroei arreta egokia ematen edo komandak hartzen.
3. Noiz egingo da?
Saioak urriaren 4tik azaroaren 15era izango dira, astelehenetik ostiralera, 09:30etik 14:30era, Lehiberri Zentroan.
4. Nola eman izena?
Parte hartzeko lan@tolosaldea.eus helbidera idatzi edo Tolosaldeagaratzen.eus webeko formularioa bete beharko da. Taldea osatu aurretik, izena ematen duten guztiei elkarrizketak egingo dizkie Enplegu Sailak, programarako baldintzak betetzen dituztela ziurtatzeko.
Tolosaldea Garatzen | Enplegu Saila
Lehiberri Zentroa
Apattaerreketa Industrigunea, 1
943 654 501