Koronabirusa

16 positibo izan dira ostiraletik igandera

Ataria 2021eko irailaren 27a

Tolosan 9, Alegian eta Amasa-Villabonan 3na eta Zizurkilen positibo bat atzeman dute.

Osasun Sailaren datuen arabera 4.195 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 75 positiboak izan ziren (%1,8). Tolosaldean lau positibo atzeman zituzten, laurak Tolosan.

Herenegun, larunbatean, 4.229 test diagnostiko egin zituzten, eta horietatik 105 positiboak izan ziren (%2,5). Tolosaldean bi positibo izan ziren, biak Alegian. Ostiralean, 5.418 test diagnostiko egin zituzten, eta horietatik 141 positiboak izan ziren (%2,6). Tolosaldean 10 izan ziren positiboak: Tolosan bost, Amasa-Villabonan 3 eta Alegian eta Zizurkilen bana.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona (152) eta Tolosa (134) kolore horian daude. Osasun eremuei begiratuta, Alegiakoa (59) kolore berdean dago, eta Ibarrakoa (114), Tolosakoa (120) eta Villabonakoa (125) kolore horian daude. Tolosaldeko ESIa (107) ere kolore horian dago.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 11 pertsona ospitaleratu zituzten atzo,  COVIDa duten 41 pertsona ZIUn daude, eta 83 pertsona daude ospitaleetan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!