Koronabirusa

Hiru positibo azken orduetan

Ataria 2021eko irailaren 24a

Tolosako txertaketa gunea, Ferialekuan.

Tolosan bi positibo atzeman  dituzte, eta bakarra Ibarran.

Osasun Sailak emandako datuen arabera 5.690 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 110 (%1,9) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 42 atzeman zituzten, tartean, hiru Tolosaldean; bi Tolosan eta bakarra Ibarran. Gipuzkoako intzidentzia tasa 100dik jaitsi da gaur, 99,1ekoa da zehazki. 

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona (101,40) kolore berdetik horira igo da, eta Tolosa (87,63) kolore horiz dago. Osasun eremuei begiratuta, Alegiakoa (14,89) kolore berdean dago, eta Ibarrakoa (127,53), Tolosakoa (81,66) eta Villabonakoa (125,24) horian daude, baita Tolosaldeko ESIa (83,93) ere.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 24 pertsona ospitaleratu ziren atzo eta COVIDa duten 46 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!