Koronabirusa

Positibo bakarra eskualdean

Ataria 2021eko irailaren 23a

Larraulen izan da Tolosaldean atzeman duten positibo bakarra.

Osasun Sailak emandako datuen arabera 6.827 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 120 (%1,8) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 24 atzeman zituzten, tartean, bat Tolosaldean, Larraulen.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona (101) kolore berdera pasa da, eta Tolosa (82) kolore horiz dago. Osasun eremuei begiratuta, Alegiakoa (29) kolore berdean dago, eta Ibarrakoa (140), Tolosakoa (76) eta Villabonakoa (137) horian daude, baita Tolosaldeko ESIa (89) ere.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 28 pertsona ospitaleratu ziren atzo, denera 104 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 49 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!