Koronabirusa

Hiru positibo izan dira azken egunean

Ataria 2021eko irailaren 22a

Berrobin bi eta Ibarran positibo bat atzeman dute.

Osasun Sailak emandako datuen arabera 6.815 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 130 (%1,9) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 40 atzeman zituzten, tartean, hiru Tolosaldean: Berrobin bi eta Ibarran bat.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona (101) kolore berdera pasa da, eta Tolosa (82) kolore horiz dago. Osasun eremuei begiratuta, Alegiakoa (29) kolore berdean dago, eta Ibarrakoa (140), Tolosakoa (76) eta Villabonakoa (131) horian daude, baita Tolosaldeko ESIa (88) ere.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 26 pertsona ospitaleratu ziren atzo, denera 110 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 49 pertsona ZIUn daude. Bestalde, irailaren 13tik 19ra bitarte, COVIDaren ondorioz 21 pertsona hil direla azaldu du Osasun Sailak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!