Asteklima, aldaketa klimatikoari aurre egiteko

Tolosaldeko Ataria 2021ko ira. 22a, 07:57

Euskadiko Klimaren eta Energiaren Astearen bigarren edizioaren barruan ekitaldiak izango dira Tolosaldean

Irailaren 24tik urriaren 3ra, Asteklima Euskadiko Klimaren eta Energiaren Astearen bigarren edizioa egingo da. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sustatzen du ekimena, EEE eta Ihobe erakunde publikoen bidez, herritarrak ezinbesteko trantsizio energetiko eta klimatikoari buruz kontzientziatu eta mobilizatzeko.

2019ko edizioan, ehun jarduera inguru antolatu ziren Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 49 udalerritan, herritarrak beren eguneroko ohituretan jarduera zehatzekiko konpromiso pertsonala hartzera bultzatzeko, ekintza oro, antolatzaileen esanetan, «txikia izan arren, garrantzitsua dela kontuan hartuta». Iaz pandemiaren ondorioz Asteklima bertan behera geratu ondoren, etzi abiatuko den bigarren edizioak egutegi zabala eskainiko die herritarrei.

Tolosaldeko herri ugarik egin dute bat Asteklimarekin, eta gehienetan izango dira ekitaldiak: hitzaldiak, ibilaldiak, solasaldiak, ipuin kontaketak... haur nahiz helduentzat.

ASTEKLIMA

Larraul

Irailak 24. Kokedama tailerra, 17:00etan.

Irailak 28. Liztor asiarra erlearen aurka, ekosistemagatik borrokan hitzaldia, liburutegian, 18:00etan.

Irailak 29. Zerua ezagutuz tailerra, liburutegian, 18:00etan.

Irailak 30. Zianotipia tailerra, liburutegian, 17:00etan.

Alkiza

Urriak 1. Klima aldaketa, glaziarren ikuspegitik, 19:00etan elizan.

Urriak 2. Onddoak, bioaniztasunaren giltzarri. 10:00etan hilerri ondoko informazio gunetik abiatuta. 

Irailak 27tik, urriaren 28ra. Odonatuak, uraren hegoak erakusketa Fagus Alkiza interpretazio zentroan.

 

Altzo

Irailak 24. Ipuin kontaketa klima aldaketaren inguruan, eskolan.

Irailak 24. Basoak, aldaketa klimatikoaren aurkako lanabesak hitzaldia, 18:30ean, Batzarremuñon.

Urriak 1. Basoek izan duten bilakaeraz, Batzarremuñon, 18:30ean.

Urriak 3. Altzoko habitat desberdinak ezagutzeko ibilaldia, 10:00etan.

Irailaren 27tik urriaren 1era. Zume bizia erabiliz eraikuntzan tailerra.

Asteasu

Irailak 24. Bizikletak konpontzeko ikastaroa, 17:00etan plazan.

Irailak 29. Ekologista naiz baina ... hitzaldia udaletxean, 19:00etan.

Villabona

Irailak 30. Garazi Auzmendi ikerlariak eskainiko duen Klima larrialdia eta basoen ekarpena hitzaldia ostegunean, 18:30ean, Villabonako Gurea antzokian.

Ibarra

Irailak 29. Bizikletak konpontzeko ikastaroa, 17:00etan plazan.

Irailak 30. Ekologista naiz baina ... hitzaldia plazan, 19:00etan.

Lizartza

Irailak 30. Energia eraginkortasuna eta berriztagarriak etxean solasaldia, 19:00etan udaletxean.

Orexa

Urriak 1. Niaren bidaia antzezlana, 18:00etan, Ostatuan.

Berastegi

Urriak 1. Eraldaketarako kontuak kontaketa, 17:00etan liburutegian.

Ikaztegieta

Urriak 2. Bizikleten mekanika ikastaroa, kiroldegian, 10:00etan hasita.

Urriak 3. Bizikleta ibilaldia, plazatik abiatuta.

Irura

Urriak 4,5,6. Klima aldaketaren inguruko erakusketa eskola zaharrean.

Tolosa

Irailak 28. Krisi klimatikoaren aurrean borrokak eta alternatibak hitzaldia eta dokumentala, 18:00etan Topagunean.

Irailak 29. Aldaketa Klimatikoari aurre egiteko Tolosako Udala garatzen ari den planaren aurkezpena, 18:30ean, udaletxeko batzar aretoan.

Urriak 3. Aldaketa globala eta landare inbaditzaileak ibilbide gidatua, 11:00etatik aurrera.

Anoeta

Irailak 27-28. Liburutegian klima aldaketaren nondik norakoak herritarrei era errazean azalduko dien erakusketa. Azalpenak emango ditu bertan hezitzaile batek. 16:30etik 19:30era bisitatu ahal izango da erakusketa.

Irailak 30. Eraldaketarako kontuak ipuin kontaketa saioa, 6 urtetik gorako haurrentzat eta helduentzat. 17:30ean liburutegian izango da saioa.

Urriak 1. Bizikleta konpontzeko tailerra egingo dute 10-16 urte bitartekoentzat 17:30etik 18:45era plazan eta helduentzako 19:00etatik 20:00etara.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!