Irailaren 24tik urriaren 3ra, Asteklima Euskadiko Klimaren eta Energiaren Astearen bigarren edizioa egingo da. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sustatzen du ekimena, EEE eta Ihobe erakunde publikoen bidez, herritarrak ezinbesteko trantsizio energetiko eta klimatikoari buruz kontzientziatu eta mobilizatzeko.
2019ko edizioan, ehun jarduera inguru antolatu ziren Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 49 udalerritan, herritarrak beren eguneroko ohituretan jarduera zehatzekiko konpromiso pertsonala hartzera bultzatzeko, ekintza oro, antolatzaileen esanetan, «txikia izan arren, garrantzitsua dela kontuan hartuta». Iaz pandemiaren ondorioz Asteklima bertan behera geratu ondoren, etzi abiatuko den bigarren edizioak egutegi zabala eskainiko die herritarrei.
Tolosaldeko herri ugarik egin dute bat Asteklimarekin, eta gehienetan izango dira ekitaldiak: hitzaldiak, ibilaldiak, solasaldiak, ipuin kontaketak... haur nahiz helduentzat.
ASTEKLIMA
Alkiza
Irailak 24. Kokedama tailerra, 17:00etan.
Irailak 28. Liztor asiarra erlearen aurka, ekosistemagatik borrokan hitzaldia, liburutegian, 18:00etan.
Irailak 29. Zerua ezagutuz tailerra, liburutegian, 18:00etan.
Irailak 30. Zianotipia tailerra, liburutegian, 17:00etan.
Altzo
Irailak 24. Ipuin kontaketa klima aldaketaren inguruan, eskolan.
Irailak 24. Basoak, aldaketa klimatikoaren aurkako lanabesak hitzaldia, 18:30ean, Batzarremuñon.
Urriak 1. Basoek izan duten bilakaeraz, Batzarremuñon, 18:30ean.
Urriak 3. Altzoko habitat desberdinak ezagutzeko ibilaldia, 10:00etan.
Irailaren 27tik urriaren 1era. Zume bizia erabiliz eraikuntzan tailerra.
Asteasu
Irailak 24. Bizikletak konpontzeko ikastaroa, 17:00etan plazan.
Irailak 29. Ekologista naiz baina ... hitzaldia udaletxean, 19:00etan.
Villabona
Irailak 30. Basoaren kudeaketaz hitzaldia, Gurean, 19:00etan.
Ibarra
Irailak 29. Bizikletak konpontzeko ikastaroa, 17:00etan plazan.
Irailak 30. Ekologista naiz baina ... hitzaldia plazan, 19:00etan.
Lizartza
Irailak 30. Energia eraginkortasuna eta berriztagarriak etxean solasaldia, 19:00etan udaletxean.
Orexa
Urriak 1. Niaren bidaia antzezlana, 18:00etan, Ostatuan.
Berastegi
Urriak 1. Eraldaketarako kontuak kontaketa, 17:00etan liburutegian.
Ikaztegieta
Urriak 2. Bizikleten mekanika ikastaroa, kiroldegian, 10:00etan hasita.
Urriak 3. Bizikleta ibilaldia, plazatik abiatuta.
Irura
Urriak 4,5,6. Klima aldaketaren inguruko erakusketa eskola zaharrean.