Koronabirusa

Bost positibo azken egunean

Ataria 2021eko irailaren 21a

Tolosan bi eta Amasa-Villabonan, Anoetan eta Ibarran positibo bana atzeman dute.

Osasun Sailak emandako datuen arabera 6.723 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 119 (%1,8) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 45 atzeman zituzten, tartean, bost Tolosaldean: Ibarra bi eta Anoetan, Asteasun eta Tolosan bana.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona (101) kolore berdera pasa da, eta Tolosa (97) kolore horiz dago. Osasun eremuei begiratuta, Alegiakoa (29) kolore berdean dago, eta Ibarrakoa (114), Tolosakoa (86) eta Villabonakoa (131), baita Tolosaldeko ESIa (95) ere.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 16 pertsona ospitaleratu ziren atzo, denera 114 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 50 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!