Koronabirusa

Zazpi positibo izan dira ostiraletik igandera

Ataria 2021eko irailaren 20a

Amasa-Villabonan hiru, Tolosan bi eta Asteasun eta Ibarran positibo bana atzeman dute.

Osasun Sailaren datuen arabera 4.112 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 69 positiboak izan ziren (%1,7). Tolosaldean bi positibo atzeman zituzten, Asteasun eta Tolosan bana.

Herenegun, larunbatean, 4.619 test diagnostiko egin zituzten, eta horietatik 104 positiboak izan ziren (%2,3). Tolosaldean bi positibo izan ziren, Ibarran eta Amasa-Villabonana bana. Ostiralean, 5.435 test diagnostiko egin zituzten, eta horietatik 196 positiboak izan ziren (%3,6). Tolosaldean 3 izan ziren positiboak: Tolosan bat eta Amasa-Villabonan bi.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona (84) eta Tolosa (87) kolore horian daude. Osasun eremuei begiratuta, Alegiakoa (44) kolore berdean dago, eta Ibarrakoa (114), Villabonakoa (118) eta Tolosakoa (76) kolore horian daude. Tolosaldeko ESIa (95) ere kolore horian dago.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 15 pertsona ospitaleratu zituzten atzo,  COVIDa duten 52 pertsona ZIUn daude, eta 124 pertsona daude ospitaleetan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!