Tolosaldea traineruak irabazi egin du Euskotren Ligaren igoera faseko lehen estropada. Urteko erronka du asteburu honetan, eta lehen jardunaldia irabaziz bikain hasi du lehia Tolosaldeak.
Lau traineru eta postu bat jokoan. Tolosaldeak, gaur, lau puntu eskuratu ditu Deustu, Hondarribia eta Caboren aurretik sailkatuta. Tolosaldeak 11.38,52ko denbora egin du, eta uste baino tarte handiagoa atera die gainerakoei: Deustu (11.49,68) Hondarribia (11.56,12) eta Cabo (12.06,46).
Bihar Portugaleten jokatu den estropada erabakigarria izango da goren mailara traineru bat baino ez baita igoko. Ibaian sartu, eta 11:30ean hasiko dira jokatzen.
Igoera lortu ala ez, eskualdeko udaletako ordezkariek Tolosaldea traineruko kideei harrera egingo diete. Tolosako udaletxean izango da, bihar, 18:30ean.