2021/10/02 10:00
Saiaz Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak emakumeentzat egunpasa antolatu du Getariara.
10:00etan irtengo da autobusa, eta Bidania-Goiatz eta Albizturko plazetatik pasako da. Ondoren, Getariako Balentziaga museora joango dira, bertan bisita gidatua egiteko. 11:30ak aldera izango da museoko bisita, eta 14:00etan bazkaltzera joango dira. 15-20 euro inguruko menua jango dute. Bazkalostean, beriz, Getaria edo inguruko herrietan paseoa egingo lukete.
Izena emateko saiaz@saiaz.eus helbide elektronikora idatzi edo 646 47 84 14 telefono zenbakira deituta eman beharko da.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?