Koronabirusa

Zazpi positibo Tolosaldean

Ataria 2021eko irailaren 17a

Tolosan bost eta Amasa-Villabonan bi positibo atzeman dituzte.

Osasun Sailak emandako datuen arabera 5.462 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 163 (%3) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 56 atzeman zituzten, tartean, 7, Tolosaldean (Tolosan 5 eta Amasa-Villabonan 2).

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona (50) kolore berdera pasa da, eta Tolosa (103) kolore horiz dago. Osasun eremuei begiratuta, guztiak ere horiz markatuta ageri dira: Alegiakoa (104), Ibarrakoa (140), Tolosakoa (100) eta Villabonakoa (131), baita Tolosaldeko ESIa (116) ere.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 24 pertsona ospitaleratu ziren atzo, denera 153 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 50 pertsona ZIUn daude

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!