Koronabirusa

Hiru positibo izan dira azken egunean

Ataria 2021eko irailaren 16a

Tolosan atzeman dituzte eskualdeko positibo bakarrak.

Osasun Sailak emandako datuen arabera 6.066 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 215 (%3,5) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 64 atzeman zituzten, tartean, 3, Tolosan.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona (50) kolore berdera pasa da, eta Tolosa (82) kolore horiz dago. Osasun eremuei begiratuta, guztiak ere horiz markatuta ageri dira: Alegiakoa (104), Ibarrakoa (140), Tolosakoa (81) eta Villabonakoa (137), baita Tolosaldeko ESIa (121) ere.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 40 pertsona ospitaleratu ziren atzo, denera 166 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 52 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!