Getariara irteera antolatu du Saiaz mankomunitateak

Ataria 2021eko irailaren 17a

Saiaz Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak emakumeentzat egunpasa antolatu du Getariara. Irteera urriaren 2an izango da, eta joan nahi dutenek hilaren 20a baino lehen eman beharko dute izena.

Saiaz Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea osatzen duten lau herrietako emakumeei zuzenduta Getariara irteera antolatu dute. Urriaren 2an, larunbatean, egingo dute egunpasa eta parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute hilaren 20a baino lehen.

10:00etan irtengo da autobusa, eta Albiztur, Bidania-Goiatz eta Albizturko plazetatik pasako da. Ondoren, Getariako Balentziaga museora joango dira, bertan bisita gidatua egiteko. 11:30ak aldera izango da museoko bisita, eta 14:00etan bazkaltzera joango dira. 15-20 euro inguruko menua jango dute. Bazkalostean, beriz, Getaria edo inguruko herrietan paseoa egingo lukete.

Bazkaria eta museoko sarrera emakume bakoitzak berea ordaindu beharko du.

Izena emateko saiaz@saiaz.eus helbide elektronikora idatzi edo 646 47 84 14 telefono zenbakira deituta eman beharko da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!