Koronabirusa

Bost positibo azken egunean

Ataria 2021eko irailaren 15a

Ibarran bi eta Anoetan, Asteasun eta Tolosan positibo bana atzeman dute.

Osasun Sailak emandako datuen arabera 6.510 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 195 (%3) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 70 atzeman zituzten, tartean, 5 Tolosaldean: Ibarra 2 eta Anoetan, Asteasun eta Tolosan bana.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona (50) kolore berdera pasa da, eta Tolosa (87) kolore horiz dago. Osasun eremuei begiratuta, guztiak ere horiz markatuta ageri dira: Alegiakoa (119), Ibarrakoa (204), Tolosakoa (81) eta Villabonakoa (156), baita Tolosaldeko ESIa (133) ere.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 28 pertsona ospitaleratu ziren atzo, denera 161 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 53 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, irailaren 6tik 12ra bitarte, COVIDaren ondorioz 36 pertsona hil direla esan du Osasun Sailak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!