Koronabirusa

Zazpi positibo Tolosaldean

Ataria 2021eko irailaren 14a

Tolosan bi eta Anoetan, Asteasun, Berastegin, Hernialden eta Iruran positibo bana atzeman dute.

Osasun Sailak emandako datuen arabera 6.289 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 218 (%3,5) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 89 atzeman zituzten, tartean, 7 Tolosaldean: Tolosan 2 eta Anoetan, Asteasun, Berastegin, Hernialden eta Iruran bana.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona (84) eta Tolosa (103) kolore horiz markatutako herrien artean daude. Osasun eremuei begiratuta, guztiak ere horiz markatuta ageri dira: Alegiakoa (119), Ibarrakoa (191), Tolosakoa (96) eta Villabonakoa (175), baita Tolosaldeko ESIa (151) ere.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 31 pertsona ospitaleratu ziren atzo, denera 166 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 54 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!