Nekazal makinariaren azterketa teknikoa egiteko aukera

Ataria 2021eko irailaren 13a

Nekazal makinariaren azterketa teknikoa egiteko zerbitzua eskainiko dute eskualdean. Tolomendik zabaldu du aukera, eta urrian zein azaroan izango dira azterketak.

Nekazal makinariaren azterketa teknikoa (IAT) eskualdean bertan pasatzeko aukera eskaintzen du Tolomendik.  Zenbait egunetan ikuskapen unitate mugikorra egongo da eta bertako baserritarrek eskualdean azterketa pasatzeko aukera izango dute; denentzat aukera egon dadin, gertuen dagoen puntura jotzea gomendatzen du Tolomendik.  Interesatuek Irungo IAT egoitzara deitu behar dute (943 62 63 00 ) hitzordua hartzeko. Ordainketa ikuskapena egiten den egunean bertan egin beharko da esku dirutan eta makina bakoitzeko 41,88 euroko ordaindu beharko da.

Hitzorduak

  • Tolosa: urriak 7, Usabalen (Bellota zegoen pabiloiean)
  • Asteasu: urriak 15, Sutxard pabiloiean.
  • Amezketa: urriak 20, udaletxe aurreko plazan.
  • Alegia: urriak 21, Bazurkan.
  • Anoeta: urriak 22, Edurka pabiloiean.
  • Villabona: urriak 27, Txermingo kamioi aparkalekuan.
  • Lizartza: urriak 28, pilotaleku inguruko aparkalekuan.
  • Bidania-Goiatz: urriak 29, Bidaniko industrialdean.
  • Berastegi: azaroak 23 eta 24, eliza ondoko aparkalekuan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!