Koronabirusa

7 positibo berri eskualdean

Ataria 2021eko irailaren 10a

Asteasun, Ibarran eta Orendainen bina eta Tolosan positibo bat zenbatu dituzte azken egunean.

Osasun Sailak emandako datuen arabera 4.318 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 221 (%5,1) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 67 atzeman zituzten, tartean, 7 Tolosaldean: Asteasun, Ibarran eta Orendainen bina, eta Tolosan bat.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona (135,20) eta Tolosa (144,33) kolore horiz markatutako herrien artean daude. Osasun eremuei begiratuta, guztiak ere horiz markatuta ageri dira: Alegiakoa (282,95), Ibarrakoa (280,58), Tolosakoa (134,49) eta Villabonakoa (187,86), baita Tolosaldeko ESIa (202,33) ere.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 27 pertsona ospitaleratu ziren atzo, denera 181 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 58 pertsona ZIUn daude (atzo baino bat gehiago).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!