Koronabirusa

Positiborik ez azken orduetan

Ataria 2021eko irailaren 9a

Covid-19an positibo emandako herritar kopuruak azken egunetan beherakada txikiak izan ondoren, atzo ez zuten kasurik atzeman Tolosaldean

Osasun Sailak emandako datuen arabera, 5.646 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 234 (%4,1) positiboak izan ziren. Gipuzkoan 83 atzeman zituzten; horietatik bat bera ere ez Tolosaldean.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, kolore horiarekin daude Amasa-Villabona (135,20ko tasarekin) eta Tolosa (175,26ekoarekin). Osasun eremuei dagokienez¡, eskualdekoa kolore horian dago (214,32); azpieskualdeka erreparatuz gero, Alegiak kolore laranjarekin jarraitzen du (312,73), eta Ibarrakoa (280,58), Amasa-Villabonakoa (200,39) eta Tolosakoa (153,71) kolore horian daude.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19aren ondorioz 41 pertsona ospitaleratu ziren atzo (azken egunean baino zazpi gutxiago), denera 193 pertsona daude ospitaleetan, eta COVID-19a duten 57 pertsona ZIUn daude (atzo baino hiru gutxiago).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!