Gidari bat hil da Alkizan gertaturiko istripu batean

Ataria 2021eko irailaren 9a

Alkiza eta Anoeta arteko errepidean gertatu da istripua.

Emakume bat hil da gaur GI-3630 errepidean, Alkiza eta Anoeta artean gertaturiko istripu batean. Segurtasun Sailak zabaldu duenez, gidariaren autoa errepidetik atera da eta larrialdi zerbitzuek gidaria hilda aurkitu dute. Gaineratu du istripua 07:45ak inguruan izan dela. Bizilagun batek Ertzaintzara deitu du amildutako autoa ikusi eta gero, eta esan du autoaren ondoan emakume bat zegoela. Larrialdietako zerbitzuak bertaratu direnean emakumea hilda zegoela baieztatu ahal izan dute. Segurtasun sailaren arabera, Alkizako 62 urteko emakume bat da hildakoa. Ertzaintza gertaera ikertzen ari da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!