Erika Amundarain laugarren, Triple Coronako hirugarren itsas zeharkaldian

Ataria 2021eko irailaren 8a

Erika Amundarain igerilari billabonatarrak laugarren egin zuen larunbatean jokatu zen Triple Corona Illas Atlanticas erronkaren hirugarren itsas zeharkaldia, Ons irla eta Combarro artekoa, Galizian.

23 kilometroko distantzia 6 ordu eta 41 minutuko denboran egin zuen. Emakumezkoen mailan laugarren postua lortzeaz gain, sailkapen orokorrean 34. postua lortu zuen Amundarainek.

Lortutako emaitzarekin «oso gustura» dagoela esan du Amundarainek, bere helburu bakarra zeharkaldia bukatzea baitzen. Triple Corona bukatzea satisfazio handia suposatzen diola azaldu du, lau urte (iaz ez zen probarik egin) behar izan ditu-eta erronka burutzeko: «Horrelako erronka luze bati nik bakarrik aurre egiteak satisfazioa handia ematen dit. Orain atsedena behar dut, bai fisikoa baita psikologikoa ere».

Ioseba Mateos ibartarrak ere parte hartu zuen larunbateko proban, baina 7. kilometroan bertan behera utzi zuen. Arazo pertsonalak medio, horrelako proba gogor bat bukatzea baldintzatu zion.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!