Koronabirusa

Lau positibo berri azken orduetan

Ataria 2021eko irailaren 8a

Tolosan COVID-19an positibo eman duten 3 pertsona atzeman dituzte eta bakarra Ibarran. Alegiako osasun eremua laranjara jaitsi da.

Osasun Sailak emandako datuen arabera, 6.498 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 273 (%4,2) positiboak izan ziren. Gipuzkoan 99 atzeman zituzten, tartean 4 Tolosaldean; hiru Tolosan eta bat Ibarran.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, horian daude biak; Amasa-Villabonak  185,91ko tasa du eta Tolosak 221,65ekoa. Osasun eremuei dagokienez¡, eskualdekoa kolore horian dago (241,29), eta azpieskualdeka Alegia kolore gorritik laranjara jaitsi da (357,41), eta Ibarrakoa (280,58), Villabonakoa (2731,70) eta Tolosakoa (196,94) horian.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19aren ondorioz 48 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVID-19a duten 60 pertsona ZIUn daude. Osasun sailak, era berean, abuztuaren 30etik irailaren 5era bitarteko hildakoen kopurua eman du, eta esan du 24 hildako egon direla.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!