Koronabirusa

Bi positibo berri Tolosaldean

Ataria 2021eko irailaren 7a

Bi positibo berri besterik ez dira egon azken orduetan Tolosaldean; Ibarran eta Orendainen atzeman dituzte.

Osasun Sailak emandako datuen arabera, 6.151 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 246 (%4) positiboak izan ziren. Gipuzkoan 83 atzeman zituzten, tartean 2 Tolosaldean; bat Ibarran eta Orendainen bestea.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, horian daude biak; Amasa-Villabonak  236,61ko tasa du eta Tolosak 221,65koa. Osasun eremuei dagokienez¡, eskualdekoa kolore horian dago (262,27), eta azpieskualdeka Alegia gorrian dago (461,65), eta Ibarrakoa (280,58), Villabonakoa (275,53) eta Tolosakoa (196,94) horian.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 38  pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 62 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!