BABESTUTAKO EDUKIA

Hizkuntza ezagutu, ikasi eta gozatu ahal izateko modua

Tolosaldeko Ataria 2021ko ira. 8a, 09:00

Ingeles eta frantseseko eskaintza zabal batekin eman zioten hasiera asteazkenean aurtengo ikasturteari Tolosako Bridge Hizkuntza Eskolan.

Munduan barrena bidaiatzen zihoala, Euskal Herriaz maitemindu zen Brigit Clunies-Ross eskoziarra. Bi aldiz pentsatu gabe, bere sustraiak utzi eta gurera etortzea erabaki zuen. Gipuzkoa osoa zehartu ostean, egun ere aurkitu du bere txokoa Tolosako Bridge Hizkuntza Eskolako zuzendari berria bezala.

Aurtengoan ikasturtea ez ezik, ibilbidea ere berria izango duela kontatu du Cluniesek: «Niretzat ere beste hasiera bat da jadanik antolatuta zegoen leku batean sartzea, jende berria ezagutzea, jende berriarekin lan egitea eta orain arte Bridgen egin dutenari jarraipena ematea eta Lacunzaren esperientzia zabaltzea; hau da, ikasleen prestakuntza areagotzen laguntzea eta Tolosaldeari gure laguntza eskaintzen jarraitzea Lacunzan azken 20 urteetan pilatu dudan esperientzia baliatuz». Izan ere, Lacunza taldeak hartu du ikasturte honetan, Bridge eskolako ardura. Lacunzak 65 urte bete ditu jada.  

Haurrak, gazteak, eta helduak. Adina ez da oztopo eta herritar guztiei bideratutako ingeleseko eta frantseseko ikastaroak eskaintzen ditu Bridge eskolak. «Oraindik abiatu ez badugu ere, 55 urtetik gorako ikastaro bat dugu. Komunikazio indartzeko eskolak izaten dira gehienentzat, baita bidaiatzea gustuko dutelako, atzerrian familia dutelako edota egunerokotasunean aktibo egoteko», dio zuzendariak. Enpresei bideratutako ikastaroak ere aurki daitezke eskolan. Hain zuzen, atzerrira bidaiatu behar duten langileak prestatzeko eta hizkuntzarekin laguntzeko ikastaroak direla azaldu du Cluniesek: «Hemen Tolosan, adibidez, Gureak enpresarekin egiten dugu lan, baina horrez gain, baditugu enpresa handi eta txikiagoak ere. Hala nola, Beasaingo CAF edota pertsona bakarreko enpresa askotan ere ematen ditugu eskolak».

Ezagutu eta osatu
Ikasle eta irakasleen arteko harremana da nagusi eskolan; gertutasuna, hain zuzen. Hori dela eta, kurtso hasieran ikasle bakoitzari elkarrizketa pertsona egiten zaio azaldu du zuzendariak: «Haiek gu, eta gu haiek sakonago ezagutzeko egiten dugu; zein maila duten ikusi eta modu horretan euren taldea sortzeko, baita konfiantza sortzeko ere».

Ikasle bakoitzak dituen beharrak ikertzeko baliagarria zaiela ere esan du zuzendariak. Izan ere, Bridge eskolak eskaintza zabala du. «Urte osoko ikastaroak ez ezik, intentsiboak edota online klaseak ere eskaintzen ditugu, eta horien artean aukeratzeko ere lagungarri egiten zaigu».

Ikasle bakoitzaren jarraipena azpimarratu du Cluniesek, gainera. Izan ere, Bridge eskolak duen plataformaren bitartez, alde batetik, gurasoek ere beren seme-alaben asistentzia, eginbeharrak eta oharrak ikusi ditzakete; eta ikasleek etxeko lanak egin edo aparteko materiala eskuratzeko aukera ere dute bertan.

Tolosako Bridge Hizkuntza Eskolak, orain Lacunza taldeko eskola bezala, Tolosa, Albiztur eta Ikaztegietan ditu ikasleak eta aurten, gainera, Herrikide ikastetxean hasiko dira eskolak ematen. Horiek guztiak formakuntza bat duten 17 irakasleen agindupean daude; 16 ingeleseko irakasleak dira, eta bat frantsesekoa. «Ikasleak ez ezik, Bridge eskolako irakasleak ere urtez urte ikasten eta hazten doaz», esan du Cluniesek.

Fitxa

  • Matrikulatze epea. Urte guztian zehar zabalik.
  • Eskaintza. Ingeles eta frantseseko urte guztiko ikastaroak, online eta intentsiboak. Adin tarte guztietarako, baita enpresentzat ere.
  • Kontaktua. Webgunera idatzita (Bridgelanguageschool.es), 943 65 30 77 zenbakira deituta edota 
    bridge@lacunza.es helbidera idatzita.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!