Peña II.a eta Altuna III.a finalean aurkari izan daitezke

Ataria 2021eko irailaren 7a

Jon Ander Peña pilotaria. BAIKO

Asteburuan jokatu ziren Caixabank Masters pilota txapelketaren final-laurdenak, eta Altuna III-Aranguren bikoak aurrera egin zuen Urrutikoetxea-Martija bikoari 22-13 irabazita. Finalerdia jokatuko dute, igandean, Hondarribian, Olaizola II-Zabaletaren aurka.  

Beste finalerdian, sailkapena ligaxkan lortu ondoren, Peña II-Rezusta bikotea ariko dira, Elezkano II-Mariezkurrena bikoaren aurka. Partida larunbatean izango da, Vianan. Bi kanporaketetako irabazleek Ogetako finalean egingo dute topo irailaren 19an. Beraz, eskualdeko bi pilotariek, Peña II.a tolosarrak eta Altuna III.a amezketarrak, elkarren aurka aritzeko aukera dute udako torneoko txapelaren bila. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!