Guretzako gunea. Jatorri anitzeko emakumeen bilgune

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2021ko ira. 13a, 07:57

Guretzako jatorri anitzeko emakumeak biltzen garen gune bat da, elkarrengandik ikastea helburu duena.

Bizi esperientziak partekatuz, kezkatzen gaituzten gaiei buruz hitz eginez eta jakintzak partekatuz, elkarrengandik ikastea da gure asmoa. Tolosaldeko hainbat herritan osatzen dugu taldea, eta berehala hasiko gara lehen saioak egiten.

Norentzat da?

Emakume orok parte har dezake. Jatorri askotako emakumeak biltzen gara, elkarren artean ezagutu asmoz. Besteen esperientziak entzuteko eta elkarrengandik ikasteko gogoa baino ez da izan behar. 

Zer egiten dugu saioetan?

Gure zalantzak, kezkak, ikuspuntuak eta esperientziak partekatzeaz gain, elkar laguntzen dugu, pelikulak ikusten ditugu, tea hartzen dugu edota txangoren bat edo beste egiten dugu.

Zeren inguran hitz egiten da?

Saio bakoitzean gai bat edo gehiago finkatzen ditugu. Adibidez: emakumeon eskubideak, zaintza lanak, jatorrizko herriko bizimodua, oraingo herrian integrazioa nolakoa den, baliabide sozialen ezagutza…

Ez dut inor ezagutzen.

Emakume berriak ezagutzea, elkarren arteko konfiantzazko giroa sortzea eta herriaren parte izatea ere bada gure helburua. Gerora, bada saioetatik kanpo ere elkartzen denik!

EGUTEGIA

ANOETA. 15:00-17:00. Udaletxean.

Hileko 4. ostiraletan.    

• Irailak 24, urriak 29, azaroak 26 eta abenduak 17.

VILLABONA. 17:00-19:00.  Mintzola, Subijana etxean.

Hileko 3. astelehenetan.    

• Irailak 20, urriak 18, azaroak 15 eta abenduak 13.

IRURA. 10:00-12:00. Kultur Etxean.

Hileko azken ostegunak.    

• Irailak 30, urriak 28, azaroak 25 eta abenduak 14.

ZIZURKIL. 10:00-12:00. Kultur Etxean.

Hileko azken asteazkenak.    

• Irailak 29, urriak 27, azaroak 24 eta abenduak 15.

 

Izen-ematea doakoa da, eta nahi adina saiotara etor zaitezke:

646 057 080 

migrazioa@tolosaldea.eus

Informazio gehiago hemen.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!