Bihar bukatzen da pilota eskolan izena emateko epea

Ataria 2021eko irailaren 7a

Intxurre Pilota Eskolak, aurten ere, 5 eta 12 urte bitarteko haurrentzat pilota eskola martxan jarriko du. Interesatuek bihar dute izena emateko azken eguna.

Udako pilota eskolak izan zuen arrakasta ikusita, irailetik aurrera, berriro ere, pilota eskola martxan jarriko du Intxurre Pilota Eskolak. Bihar amaitzen da izena emateko epea.
 
Astelehen arratsaldetan izango da eskola, eta 5 urtetik hasi eta 12 urtera bitarteko neska-mutilei zuzendua dago. 
 
Izen emateko mezu bat idatzi beharko da udakopelotaeskola2021@gmail.com helbide elektronikora, datu hauek zehaztuz: izen-abizenak, jaiotza data, ikasturtea, harremanetarako telefono zenbakia eta posta elektronikoa.
 
Behin izena emateko epea bukatuta, izena eman duten haurren gurasoekin harremanetan jarriko dira, eta zehaztasunak emango zaizkie. Irakasleak Intxurre taldekoak izango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!