Koronabirusa

20 positibo berri ostiraletik igandera

Ataria 2021eko irailaren 6a

Txertaketa gunea Beotibarretik Ferialekura lekualdatu dute.

Ibarran eta Tolosan 5 positibo egon dira, 3 Anoetan, 2 Alegian, eta bana Amezketa, Asteasu, Orendain, Amasa-Villabona eta Zizurkilen.

Osasun Sailaren datuen arabera 3.658 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 209 positiboak izan ziren (%5,7). Tolosaldean 2 atzeman zituzten: Amezketan eta Tolosan bana.

Herenegun, larunbatean, 4.345 test diagnostiko egin zituzten, eta horietatik 229 positiboak izan ziren (%5,3). Tolosaldean 7 izan ziren positiboak: 3 Anoetan, 2 Tolosan eta bana Alegian eta Zizurkilen. Ostiralean 5.369 test diagnostiko egin zituzten, eta horietatik 309 positiboak izan ziren (%5,8). Tolosaldean 11 izan ziren positiboak: 5 Ibarran, 2 Tolosan eta bana Alegian, Asteasun, Orendainen eta Amasa-Villabonan.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona (270,41) eta Tolosa (237,11) kolore horian daude. Osasun eremuei begiratuta, Alegiakoa (565,90) kolore gorrian dago, Ibarrakoa (306,08) kolore laranjan, eta Villabonakoa (288,06) eta Tolosakoa (211,35) kolore horian. Tolosaldeko ESIa (278,76) kolore horian dago.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 35  pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 71 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!