Tolosaldeko Triatloi Taldekoen hiru podium Euskadiko Txapelketan

Ataria 2021eko irailaren 6a

Larunbatean jokatu zen Euskadiko Triatloi Esprint Txapelketa Zumaian. Tolosaldeko Triatloi Taldeko triatleta ugari bertaratu ziren, eta maila bikainean jardun ziren gainera. Triatletek 750 metro igeri, 20 km bizikletan eta 5 km korrika burutu behar izan zituzten.

Hiru podium lortu ziren guztira: Asier Mujika hirugarren izan zen maila absolutuan, Elur Urkolak ere postu bera lortu zuen jubenil mailan eta Pili Esnaola bigarren izan zen beterano mailan. 

Asier Capa, Beñat Azaldegi, Edu Gonzalez, Julen Telleria eta Alar Sevillano ere aritu ziren absolutu mailan lan txukuna eginaz. Bestetik, Elur Urkolarekin batera, Asier Tejeria eta Iker Otamendi gazteak aritu ziren. "Zein poza geroz eta gazte gehiago taldean izatea", azaldu dute Tolosaldeko Triatloi Taldetik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!