Koronabirusa

4 positibo berri Tolosaldean

Ataria 2021eko irailaren 3a

Amasa-Villabonan 2 eta Tolosan eta Asteasun positibo bana zenbatu dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera 5.668 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 346 (%6,1) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 112 atzeman zituzten, tartean, 4 Tolosaldean.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona (270) eta Tolosa (252) kolore horian daude. Osasun eremuei begiratuta, Alegiakoa (625) kolore gorrian dago, Villabonakoa (300) kolore laranjan, eta Ibarrakoa (267) eta Tolosakoa (216) kolore horian. Tolosaldeko ESIa (292) kolore horian dago.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 40 pertsona ospitaleratu ziren atzo, denera 207 pertsona daude ospitaleetan, eta COVID-19a duten 71 pertsona ZIUn daude.

Txertatzeko gunea orain Ferialekuan

Tolosako Udalak jakinarazi duenez astelehenetik aurrera COVID-19aren aurkako txertoak jartzeko gunea Beotibar pilotalekutik Ferialekura lekualdatuko dute. Udalak Ferialekua Osakidetzaren esku utzi du txertaketa kanpaina bertan gauzatzeko.

Astelehenetik aurrera, hortaz, koronabirusaren aurkako txertaketak Ferialekuan egingo dira, eta orain arte bezala, hitzorduarekin joan beharko da. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!