Koronabirusa

13 positibo berri Tolosaldean

Ataria 2021eko irailaren 2a

Tolosan 4, Ibarran 2 eta Amezketa, Anoeta, Asteasu, Belauntza, Elduain, Leaburu eta Zizurkilen bana zenbatu dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera 5.930 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 397 (%6,7) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 136 atzeman zituzten, tartean, 13 Tolosaldean.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona (270) eta Tolosa (273) kolore horian daude. Osasun eremuei begiratuta, Alegiakoa (655) kolore gorrian dago, Villabonakoa (313) kolore laranjan, eta Ibarrakoa (267) eta Tolosakoa (235) kolore horian. Tolosaldeko ESIa (299) kolore horira pasa da.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 37 pertsona ospitaleratu ziren atzo, denera 198 pertsona daude ospitaleetan, eta COVID-19a duten 73 pertsona ZIUn daude.

Egunotan txertatzeko gune handiak itxiko dituztela jakinarazi du Osasun sailak, eta Tolosari dagokionez, Beotibar frontoitik Ferialekura aldatuko dute txertatzeko gunea, irailaren 6tik aurrera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!