Koronabirusa

10 positibo berri Tolosaldean

Ataria 2021eko irailaren 1a

Tolosan 4, Amasa-Villabonan eta Anoetan bina, eta Ibarran eta Iruran positibo bana zenbatu dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera 7.041 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 432 (%6,1) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 135 atzeman zituzten, tartean, 10 Tolosaldean.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona (270) eta Tolosa (262) kolore horian daude. Osasun eremuei begiratuta, Alegiakoa (729) kolore gorrian dago, Villabonakoa (313) kolore laranjan, eta Ibarrakoa (216) eta Tolosakoa (230) kolore horian. Tolosaldeko ESIa (302) kolore laranjan dago.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 48 pertsona ospitaleratu ziren atzo, denera 212 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 71 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!