Pilotan eta palan aritzeko izen ematea zabalik du Intxurre Pilota Eskolak

Ataria 2021eko irailaren 1a

Intxurre Pilota Eskolak ikasturte berriari begira izena emateko epea zabaldu du; palan eta pilotan aritu nahi duten neska-mutilek izena eman dezakete.

2021-2022 ikasturte berria martxan jartzera doa Intxurre Pilota Eskola, eta horretarako izena emateko epea zabaldu du. Pilotan eta palan aritu nahi duten 2010 urtetik atzerako neska-mutilei zuzendua dago.

Bigarren urteko alebinak (2010. urtean jaioak); infantilak (2008 eta 2009an jaioak); kadeteak (2006 eta 2007an jaioak); jubenilak (2004 eta 2005ean jaioak), eta nagusiak izena eman dezaketenak.

Interesa dutenek 620 409 838 telefono zenbakira deitu dezakete, bai izena emateko eta baita inolako konpromisorik gabe edozein informazio galdetu edota zalantzak argitzeko ere.

Entrenamenduak irailean hasiko dituztela aurreratu dute pilota eskolatik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!