Koronabirusa

14 positibo berri

Ataria 2021eko abuztuaren 31

Tolosan 4, Belauntzan 3, Amasa-Villabonan 2 eta Altzon, Asteasun, Ikaztegietan, Iruran eta Zizurkilen positibo bana zenbatu dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera 6.570 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 349 (%5,3) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 105 atzeman zituzten, tartean, 14 Tolosaldean.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona (270) eta Tolosa (283) kolore horian daude. Osasun eremuei begiratuta, Alegiakoa (744) kolore gorrian dago, Villabonakoa (300) kolore laranjan, eta Ibarrakoa (216) eta Tolosakoa (240) kolore horian. Tolosaldeko ESIa (308) kolore laranjan dago.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 31 pertsona ospitaleratu ziren atzo, denera 196 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 72 pertsona ZIUn daude.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!