Koronabirusa

25 positibo izan dira ostiraletik igandera

Ataria 2021eko abuztuaren 30a

Tolosan 6, Alegian 4, Amezketan eta Lizartzan 3, bina Ibarra, Ikaztegieta eta Zizurkilen, eta bana Anoeta, Amasa-Villabonan eta Larraulen.

Osasun Sailaren datuen arabera 3.543 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 296 positiboak izan ziren (%8,4). Tolosaldean 3 atzeman zituzten: Larraulen bat eta Zizurkilen bi.

Herenegun, larunbatean, 4.561 test diagnostiko egin zituzten, eta horietatik 281 positiboak izan ziren (%6,2). Tolosaldean 2 izan ziren positiboak: Alegian eta Tolosan bana. Ostiralean 5.146 test diagnostiko egin zituzten, eta horietatik 493 positiboak izan ziren (%9,6). Tolosaldean 20 izan ziren positiboak: Tolosan 5, Alegian, Amezketan eta Lizartzan 3, bina Ibarran eta Ikaztegietan, eta bana Anoetan eta Amasa-Villabonan.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona (254) eta Tolosa (273) kolore horian daude. Osasun eremuei begiratuta, Alegiakoa (749) kolore gorrian dago, Villabonakoa (307) kolore laranjan, eta Ibarrakoa (191) eta Tolosakoa (231) kolore horian. Tolosaldeko ESIa (316) kolore laranjan dago.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 27 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera 220 pertsona daude ospitaletan, eta COVIDa duten 74 pertsona ZIUn daude.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!